Nexkin Medical, alergiak detektatzen dituzten probak hobetzeko teknologia berritzailea

Alergiak detektatzeko larruazaleko probak ospitale publikoetan eta pribatuetan egiten dira, baita arlo horretan espezializatutako klinika pribatuetan ere. Europan bakarrik, 19 milioi test inguru egiten dira urtero.  Nexkin Medical, 2016an sortutako enpresa donostiarrak, espezialistei tresna teknologiko zehatza eskaintzea dauka helburu gisa, eta, horretarako, Nexkin DSPT garatu du, osasun-proba mota horietarako irakurketa automatizatu digitalerako lehen gailua.

Bere helburua alergien diagnostikoa, tratamendua eta jarraipena hobetzen laguntzea da. Horrela, Nexkinetik alergologia digitalki eraldatzeko gailu medikoak garatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditugu”, azaldu dute bere arduradunek.

Enpresa honek asmatutako gailuak alergien proba diagnostiko nagusia digitalizatzen du eta lortutako emaitzak pazientearen historial klinikoan integratzen ditu. Era berean, Nexkin DSPTk Europan merkaturatzeko baimen arautzailea du, eta erreferentziako zentroetako instalazioetan baliozkotu da. Konpainia orain produktua merkaturatzeko fasean dabil. “Gure gailua larruazaleko alergia-probak egiten dituzten espezialistentzat pentsatuta dago, alergologoen kasuan bezala, eta zenbait herrialdetan dermatologo eta pneumologoentzat ere bai”.

Nexkin DSPT-ek eskuzko irakurketaren metodo tradizionalen aldean eskaintzen dituen abantaila nagusiak honako hauek dira: datuen digitalizazioa, eraginkortasun handiagoa, irakurketaren zorroztasuna eta eskuzko irakurketek erakusten duten aldakortasunarekin alderatuz, sendotasun handiagoa eskaintzen dute (% 50 ingurukoa). “Informazio guztia medikuak jasotzen du, alergiaren balorazioa eta diagnostikoa egin dezan”, nabarmentzen dute enpresatik.

Konpainiak larruazalaren hiru dimentsioko analisia egiteko sortutako teknologiak beste espezialitate eta jarduera batzuetan izan ditzakeen aplikazioak ditu. Esaterako, dermatologian, kirurgia estetikoan eta konpontzailean erabil daitezke, baita ikerketa onkologikoan ere, animalia-ereduetako tumoreen hazkundearen kontrola eta jarraipena egiteko.

2023ari begira, startupak bi ikerketa-ildo lantzen ditu. Lehenengoaren emaitza Nexkin ID izeneko gailua izango da. Gailu horren helburua pozoi eta medikamentuekiko alergia-proba intradermikoak irakurtzea izango da, azken urteetan hazkunde handia izan duen arloa. Neurgailu horrekin batera, Nexkin Cloud garatzen ari da, alergia-proben irakurketetatik lortutako datuetan (ez pertsonaletan) oinarritutako zerbitzu-plataforma. Harpidetza eredu batean mailegatuko da eta datorren urtean merkaturatzea aurreikusten du konpainiak.

info+: nexkinmedical.com

nexkin medical