Aurtengo leloak erabakiak hartzeko eta eragina izateko lanpostuetan emakumeak izango dituen gizartea aldarrikatzen du. Era berean, kanpainak agerian jartzen ditu emakumeak lidergo-lanpostuetara baldintza berdintsuetan iristea eragozten dieten oztopo nagusiak, eta gizartean dauden mito faltsuak eraisten ditu.
Kanpaina Emakundek sustatu du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren, hiru foru-aldundien, EUDELen eta Euskadiko hiru hiriburuetako Udalekin lankidetzan. Visesak ere ekimen horretan parte hartuko du, eta kanpaina hedatzen lagunduko du, aldarrikapena ikusgarri egitea garrantzitsua dela baitaki.
Ez galdu kanpaina: www.emakumeakgora.eus