MobiDurango orientazio zerbitzua martxan da berriz. Durangoko herritarrei zerbitzua hobetzeko nahiarekin dator oraingo honetan, zerbitzuaren ordu handitzea eta zerbitzuaren aurrez aurreko hitzorduen kokapenak handituta baitator.
Zerbitzuaren aurrez aurreko ordutegi eta kokalekuak hurrengo hauek dira:
- Astelehena:
10.00-13:00 Nagusien etxean
14:00-17:00 Landako I.
- Asteartea:
10:00- 13:00 Landako I.
- Asteazkena:
15:00-18:00 Landako I.
- Osteguna:
10:00-13:00 Andragunean
Zerbitzua doakoa da eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Bertara gerturatzeko aukera ezberdinak daude, era librean hitzordua eskatu daiteke 637419418 telefonora deituz edota helbide elektroniko honetara [email protected] idatziz. Osasun zentrotik ere deribazioak egiteko aukera dute, baita Andragunetik edo nagusien etxetik ere. Agente ezberdinek osatzen dute MobiDurangoko sarea eta bere helburu nagusia da Durangoko herritarren beharrak ezagutu ondoren, jarduera fisikoarekiko interesa handiagotzea.