Españul bakarrizketarekin ospatuko du Barakaldoko Gizarte-kohesio arloak Arrazakeriaren aurkako eguna

Ostegun honetan, martxoaren 23ko 18:30ean itxiko du Dibertsitatearen Eskolak 2022/2023ko programazioa, Barakaldo Antzokian, Lamine Thior-en Españul bakarrizketarekin. Gizarte Kohesio arloko Nuria Rodríguezek azaldu duenez, bihar ospatzen den Diskriminazioa Ezabatzeko Naziioarteko Eguna oroitzeko izango da jarduera.

Aktore, komiko, gidoilari eta aurkezle afrikar andaluziarra da Lamine Thior. Bakarrizketaren bitartez bere jatorrizko Senegaldik Algeziraserako bizipena azaltzen du, baita, besteak beste, lagunekin dauzkan kultur kontrasteak, amarekiko harreman berezia, «ume beltx zoragarri» izatetik «beltz heldu kriminalizatu» izatera igarotzea, arrazismoa badelako kontzientzia eta fetitxizazio etengabea ere.

Bakarrizketan, Thior-ek aitortzen du 30etako krisia bizitzen ari dela lagun guztiak ezkonduta dauden bitartean,  eta bera oraindik gidatzeko baimenik gabe, eta tradizio senegaldarren arabera  bere leinua betikotu beharraren zamapean.  Hori guztia, gogoeta uneekin, eta oztopoak eta aurreiritziak gainditzeko barne-mezu oso indartsuarekin.

Antzerkira etortzera animatu ditu barakaldarrak Nuria Rodríguezek,umore-tonuko transfondo soziala duen obra hau ikustera. «Españul, Espainian hazitako beltz senegaldarrak izendatzeko erabilitako hitza da bakarrizketaren izenburua.

Antzerkira etorri nahi izatera, aldez aurretik eman behar da izena posta elektronikoa bidaliz [email protected] helbidera, edo 670 745 032 zenbakira deituz.

Zer esana ematen ari da Lamine Thior Asaari Bibang eta Frank T.rekin negritudeari eta arrazakeriari umoretik heltzen dioten No hay negros en el Tíbet  izeneko asteroko podcasta dela eta.

75 URTE IGARO DIRA GIZA ESKUBIDEEN ADIERAZPEN UNIBERTSALA EGIN ZENETIK
Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzearen Nazioarteko Eguna dela eta, bat egin du Gizarte Kohesio arloak NBEk aurten aukeratutako gaiarekin:   Azalaren koloreagatiko diskriminazioa eta arrazakeria borrokatzeko premia, Giza Eskubideen Deklazio Unibertsala egin zeneko 75 urte igarotakoan.

«Duela 75 urte, lehen aldiz, nazioarteko komunitateak balio komunen multzo bat adostu zuen, eta eskubideak gizaki orori datxezkiola eta Estatuak ematen ez dituela aitortu zuen. Eskubide horiek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasota daude. Adierazpen horren arabera,  orok ditu eskubide eta askatasun guztiak, inolako bereizketarik egin gabe, hala nola arraza eta kolorea, besteak beste. Hala ere, arrazakeriak eta arraza-diskriminazioak mundu osoko pertsonei eragiten die oraindik ere», gogorarazi du Rodríguezek.