‘Gazteen argazkiak’ saileko txosten berri hau bildumako 25. zenbakia da, eta bertan Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteek politika eta egoera pertsonalari eta Euskadiri buruz dituzten iritziak eta jarrerak jasotzen dira.
Gazteen Euskal Behatokiak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak emandako datuetan oinarrituta egin du txosten hau; zehazki, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2022an euskal soziometroak egiteko egindako inkestaren bidez bildutako informazioan oinarrituta.
Datu horiek biztanleria orokorrari egindako inkestetatik ateratzeak zera dakar: 18 eta 29 urte bitartekoen erantzunak 29 urtetik gorakoen erantzunekin alderatzeko aukera izatea, horrela, 30 urte eta gehiagoko gazteen eta biztanleen artean alderik dagoen eta zer zentzutan ez dagoen ikus daiteke.
Horrekin guztiarekin gazteen iritzien eta jarreren ikuspegi osoa eman nahi da, ez bakarrik egungo egoeraren argazkia, baita aurreko urteekiko bilakaeraren eta 30 urte eta gehiagoko biztanleriaren iritzi eta jarrerekiko alderaketaren argazkia ere.