Osalaneko zuzendari nagusiaren agerraldia senatuan

PRUEBA

Osalaneko zuzendari nagusi Lourdes Íscar atzo agertu zen Senatuko laneko segurtasun eta osasunari buruzko txosten-lantaldearen aurrean. Txosten hori Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Batzordearen barruan dago eratuta.

Euskadin, 2004. urteaz geroztik 1.000 pertsonako baja eragin duten lan-istripuen intzidentzia-tasak ia 67tik 38ra jaitsi direla gogorarazi ondoren, aitortu zuen, hala ere, beharrezkoa dela lanean jarraitzea lanean ari diren pertsonen osasuna zaintzeko eta lan hori egin dezaten baldintzak hobetzeko.

Zeregin horri arrakastaz ekiteko, zuzendariak adierazi zuen ezinbestekoa dela:

– Prebentzio-jardueren kalitateari buruzko irizpide objektiboak ezartzea, laneko ikuskatzailetzarekin eta lan-agintaritzarekin koordinatuta.

– Prebentzio-zerbitzuetako teknikarien ratioak zehaztea.

– Enpresaren barne-baliabidearen figura ezartzea, koordinazio gisa.

– Sektore jakin batzuetarako PZM espezializatuak sortzea.

– Finantzaketa-bideak bilatzea, langile autonomoen lan-arriskuen prebentzioa nahitaezkoa izan dadin.

– Eta araudia berrikustea, bai Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea bai prebentzio-zerbitzuei buruzko Errege Dekretua, honako hauei dagokienez: lan egiteko modu berriak, plataforma digitalak, presentzia fisikorik gabeko lanaren koordinazioa eta abar.

Azken batean, tresnak beste edozein arriskutarako erabiltzen diren berberak dira: prebentzio-neurriak ebaluatzea eta planifikatzea, -kasu gehienetan-, lanaren antolaketako eta banaketako neurriak baitira, bai eta informazio eta komunikaziokoak ere, esanez amaitu zuen Lourdes Íscarrek.