Yuït: Oso modu osasungarrian jan, ahalik eta esfortzu txikienarekin

PRUEBA

Jatea gozamen handi bat da gozatzeko, dastatzeko eta partekatzeko; une asko eta oso onak ematen dituen momentua da. “Eta zoragarria da! Nahiago nuke beti horrela izango balitz! Baina beste batzuetan, berriz, gaizki jan behar izaten dugu”, azaldu zuen Mireia Muñiz, Cebek Emprende foroan. “Yuïti esker, orain nutrizio perfektu batez gozatzeko aukera dugu zero esfortzu eginez, edozein momentuan eta edonon”.

 

Ekimen ekintzaile hau elikadura iraultzen ari da…

Oso irtenbide ona da 3 plater jatera eseri ezin garen edo eseri nahi ez dugun aldi edo egun horietarako, arrazoia edozein dela ere.., janariak protagonismoa hartzen duen hartutako ohitura batzuetatik gatoz, non jarduera honek denbora asko eta esfortzua handia eskatzen duen. Eta, hala ere, oso zaila da elikadura benetan osasuntsua eta osoa antolatzea.

Esaiguzu nola sortu zen ideia. Ba al zenuten esperientziarik sektorean?

Ideia gurea nortasun geldiezina dela eta sortu zen. Egunean mila gauza egin nahi ditugu, segundo bakoitza esploratzeak eta aprobetxatzeak motibatzen gaitu, eta elikadura funtsezkoa da guretzat, ondo egoteko eta benetan gozatu ahal izateko.

Kontsumitzaile gisa, gure astialdiaz gehiago gozatzeko eta janiarien prestaketei denbora gutxiago eskaintzeko aukerak bilatzen genituen, geure burua zaintzeari uko egin gabe.

Produktu batzuk probatu genituen, baina hauek, edo ez ziren benetan osasungarriak edo ez ziren batere gogokak; proteina begetalez hitz egiten zuten, baina azukreaz pasata zeuden, gehiegizko osaera kimikoa zuten…, baita iraunkortasunari buruzko oinarrizko beste gai batzuk ere ez zituzten betetzen, hala nola, ontzi birziklagarri bat eramatea.

Horregatik, janari osasungarri, jasangarri eta erosoaren marka propioa merkaturatzea erabaki genuen!

Merkatu-ikerketa bat egin zenuten edo bihozkada bat izan zen?

Halaxe da. Lehenengo merkatu-ikerketa bat egin genuen herrialde ezberdinetako aukerak aztertzeko eta, horrela, espero genezakeen onarpen-maila ezagutzeko. Ikerketa horretan, merkatu digitalaren azterketa sakona bat eta kalean egindako elkarrizketekin burutu genuen.

Hor ikusi genuen, jende askoren osasuna hobetzeko aukera ez ezik, negozio-aukera izugarria genuela. Gure nazioarteko plana prestatu genuen, eta, orain, finantzaketa-erronda batean gaude, Espainia eta Alemania lehen fasean jorratzeko.

Zer da hasieran gehien kostatu zitzaizuena eta zer da orain gehien kostatzen zaizuena? 

Hasieran, janari osasungarriaren eta gozoaren arteko betiko oreka lortzea. Oso zaila da formulazio oso osasungarriak, inklusibo osoak (% 100 begetalak, glutenik gabe, alergenoak ez direnak) eta zapore-mailan erakargarriak direnak garatzea. Gure gametako bakoitzan I+G ahalegin handia egiten dugu. Etengabe zaporerik onena eskaintzearen alde borrokatzen dugu, nutrizio-kontzesio minimoa eginez, eta osagaien kalitatea eta amaierako produktuari dagokionez inolako amorerik eman gabe.

Eta, orain, gizarte-erronkaren aurrean gaude. Milioika pertsona jabetzen hasi dira gehiago eta hobeto bizitzeko gakoa elikadura dela. Aldaketa iraultzaile baten partaide izaten ari gara zentzu horretan. Gainbehera doan nutrizio-piramide batez hitz egin ziguten, non galletak eta ogia bezalako prozesatuak bere oinarriak dira. Egunetik egunera, gero eta pertsona gehiagok zerbait ondo ez dagoela jabetzen direnak, eta beren ongizatearen gidaritza hartzera ausartzen direnak,elikadura aldatzeak ekar ditzakeen aldaketa bortitzak bere gorputzean frogatuz.

Eta ongizateaz hitz egiten dugunean, ongizate mentalaz ere hitz egiten dugu. Gure bizimoduari egokitutako konponbideak izatea funtsezkoa da hori lortzeko eta zirkulua ixteko.

Zuen janariak janari tradizionala ordezkatzen du edo beraiekin osagarriak dira?

Gure janaria hori besterik ez da, janaria. Janari batek ere ez du beste bat ordezkatzen, guztiak %100 osagarriak dira.

Pentsa dezagun Yuït arrozez, liho-haziez, ilarrez eta oliba-olio birjin estraz osatua dagoela. Yuït jaten duzunean, janari asko jaten ari zara, eta, aldi berean, modu super-mega-hiper oso batean elikatzen ari zara.
Horregatik utzi behar diot beste gauza batzuk jateari? zergatik egin beharko nuke?

Yuït aukera oso ona bat da, edozein unetan eta edonon har dezakeguna, eta elikadura tradizionalarekin guztiz bateragarria dena.

Tortilla pintxo bat eta goiz erdian “pumping coffee”? Oso aukera osasungarria litzateke, eta, gainera, oso desiragarria!

Janari azkarra edo aurrez prestatutakoa kritikatzen al da osasuntsua ez izateagatik?

Sagar bat edo platano bat oso azkar eta oso osasuntsu elikatzeko aukera bat da; eta aurrez prestatutako plater bat, gero bulegora iristean jaten dena, platera bera bezain osasungarria edo osasungaitza izan daiteke, baina aurretik aurrez kozinatuta egon izanak ez du osasunerako kaltegarria bihurtzen. Edo nik egostea edo hirugarren batek egostea, ez dago harreman zuzenik.

Geure buruari galdetu behar na hauxe da: zer jaten ari garen, zer osagai dituen eta guregana iristeko erabili den prozesuak bere propietateak errespetatzen dituen eta gure osasunerako kaltegarriak diren osagaiak ez dituen.

Gai horiei buruz izan ditzakegun aurreiritziez gain, etiketei begiratu behar diegu eta, bizitza errazagoa egin nahi badugu, gure adimena zabaldu behar dugu modu osasungarriagoan baina errazago jateko aukera emango diguten prozesu edo modu berriei.

Zeintzuk dira zuen produktu nabarmenenak?

Orain bi produktu sorta ditugu merkatuan: Yuït Powders ‘eta Yuït Bars’.  Gure ‘Yuïters’-en produktu gogokoenak ‘Caribbean Good Luck’ eta ‘Cherri & Berry’ dira, hautsez osatutako sortakoak eta Red Queen’, barrita formatukoak.

Kontsumitzaile bakoitzak badaki Yuït, kontsumitzen duenean, kontzesiorik gabeko ‘premium’ janaria jaten ari dela, eta, beraz, hortik aurrera, bere egunerokoan eta gustuetan gehien egokitzen zaion formatua aukeratzea eta gustu gogokoena aurkitzea besterik ez zaio geratzen.

Hauts-sortan, “Yuït Powders” zazpi barietateak dosi bakarreko sobreetan probatzeko aukera ematen dizun ‘pack starter’ bat dugu, oso erabilgarria lehen deliberazio horretarako.

Yuït Internet bidez erosten da. Zer banaketa-kanal erabiltzen dituzue? Zeintzuk dira zuen bezero nagusiak?

Funtsean, gure produktuak gure web orriaren bidez saltzen ditugu: www.yuit.eu eta Amazonen. Gure bezeroak beren burua zaintzea gustatzen zaien pertsonak dira, eta Yuïten irtenbide zoragarria ikusten dute hori modu askoz praktikoagoan egiteko; baina beste pertsona asko ere badaude, orain arte beren bizimoduagatik, kargengatik eta Yuïten aukera aurkitzen dutenak, orain bai!, ondo jateko eta janaria beren egunerokora egokitzeko, ez alderantziz.

Noiztik hasi zineten une honetan, zer aldatu duzue?

Gauza asko. Etengabeko test eta ikaskuntza batean bizi gara. Doitzea, aldatzea eta neurtzea da gure egunerokotasuna. Fase giltzarri batean gaude, eta eredua zehazten dugu, gure Yuïter-entzako balio-proposamena osoa eta oso ona izan dadin; eta gure negozio-eredua primeran koipeztatuta dago herrialde berrietara jauzi egiteko.

Hain zuzen ere, hilabete honetan ireki dugu gure profila trustpilotean eta oso pozik gaude biltzen ditugun iritzi eta iruzkin guztiekin https://es.trustpilot.com/review/yuit.eu
Horri esker, beste ekimenen bidez, etengabeko solasaldia izateko aukera emango digu Yuïter komunitatean sartzen direnekin.

Jaso al duzue proiektua garatzeko laguntzarik?

Jakina, Beaz, SPRI eta CDTI izugarrizko laguntza izan dira proiektuaren lehen faseak garatzeko.

Eta hemendik aurrera zer?

Ba hemendik Aurrera gehiago hazi nahi dugu!. Makineria koipeztatuta daukagu eta dena prest hurrengo mailara pasatzeko. Gaur egun finantzaketa-errondan gaude. Gure helburua Europako merkatuari heltzea da. Oso proiekzio interesgarriak ditugu, eta dena emango dugu haien bila joateko.