Baskegurrek antolatutako EgurALT proiektuaren amaierako tailerra hartu du Visesak

PRUEBA

EgurALT Interreg SUDOE Programak finantzatutako ekimena da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez, Europako hego-mendebaldean zurarekin egindako garaiera ertaineko eraikuntza-sustapenean (SUDOE) irtenbide berritzaileak aplikatu eta zabaldu ahal izateko, klima-aldaketaren aurkako erronka globalari lagunduz, iturri jasangarri eta berriztagarrietatik datozen material naturalen erabileraren sustapenaren bidez.

Sudoe espazioko 6 eskualdetako 8 erakundek parte hartzen dute, hiru eremu hauetan lan egiten dutenak: altuerako zurezko etxebizitza publikoa sustatzea, zurezko produktu teknologiko berriak garatzea eta egurraren sektorea eraldatzea; izan ere, beharrezkoa da Sudoe espazioan eraikuntzaren paradigma aldatzeko.

EgurALTen azken saio honetan, Europar Batasuneko hego-mendebaldean altuerako zurezko eraikuntzarako berrikuntza-lanaren emaitzak partekatu dira. Parte hartu duten profesionalen eskutik, material horrekin eraikuntza bultzatzeko ildo estrategikoen azterketa hartu da abiapuntu gisa, goizean zehar altuerako zurezko eraikuntzaren praktika onenak ezagutzeko, eta amaitzeko, mahai-inguru batean esperientziak partekatu dira.

Hitzaldietako baten bidez, Visesak aukera izan du eraikuntza industrializatuan egurraren inguruan dugun esperientzia eta irakaskuntza partekatzeko, Visesaren Industrializazio Planaren eta alokairuko babes ofizialeko 33 etxebizitza (BOEa) sustatzeko egiten ari den pilotuaren bidez.

Zorionak eman nahi dizkiegu proiektuan parte hartu duten erakunde guztiei bertan ikusi ditugun emaitza interesgarriagatik.