Itzulia Women 2023 lasterketaren eraginak Euskadiko trafikoan

PRUEBA
  • Lasterketa maiatzaren 12tik 14ra bitartean egingo da Etxebarria eta Donostia artean
  • Ertzaintza eta udaltzaingoak arduratuko dira txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz
  • Trafikoko lurralde-unitateek, ertzain-etxeek eta beste unitate espezifiko batzuek 200 ertzain (36 motor-gidari) jarriko dituzte probaren hiru egunetan

Itzulia Women 2023 lasterketaren bigarren edizioa ostiralean, maiatzaren 12an, abiatuko da Etxebarriatik, hiru egunetan Euskadin zehar ibiltzeko, eta datorren igandean, maiatzaren 14an, iritsiko da Donostiara.

Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta Ertzaintzako agenteek (ertzain-etxeetako agenteek, Trafikoko lurralde-unitateek, Brigada Mugikorrak eta Zaintza eta Erreskate Unitateak) eta eragindako udaletako udaltzaingoek parte hartuko dute dispositibo horretan.

ERAGINAK TRAFIKOAN

OSTIRALA, MAIATZAK 12: 1. ETAPA – ETXEBARRIA- MARKINA XEMEIN

Etaparen kilometroak guztira: 122,2 km.

Eraginak:

  • BI-633. 09:45etik 10:30era. Markina-Ondarroa zatia.

11:30etik 12:30era. Markina-Ondarroa zatia.

  • N-634. 12:00etatik 13:30era. Deba-Elgoibar zatia.
  • GI-638. 12:00etatik 12:45era. Ondarroa-Deba zatia.
  • AP-8. 12:30etik 13:30era. Elgoibarko irteera. Bi noranzkoetan izango du eragina.

LARUNBATA, MAIATZAK 13: 2. ETAPA – GASTEIZ-AMURRIO

Etaparen kilometroak guztira: 133,2 km.

Eraginak:

  • N-102. 09:30etik 10:30era. (Jundizerako irteerak, bi noranzkoetan).
  • A-1. 09:30etik 10:30era. (Jundizerako irteerak itxiko dira, 346 irteera bi noranzkoetan).
  • AP-68 09:45etik 10:45era. Pobeseko irteera. Bi irteeretan izango du eragina.
  • A-625. 11:30etik 14:00etara. Orduña-Laudio zatia.
  • A-624. 12:15etik 13:30era. Zuatza-Amurrio eta Lezama-Amurrio zatia.

IGANDEA, MAIATZAK 14: 3. ETAPA – DONOSTIA-DONOSTIA

Etaparen kilometroak guztira: 114,8 km.

Eraginak:

  • GI-20. 14:00etatik 14:45era / 18:15etik 19:30era. Aieteko tunela-Añorga zatia.
  • GI-636. 16:15etik 18:30era. Irun-Pasaia zatia.
  • AP-8. 16:45etik 18:30era. irteera (Oiartzun), Bilborako noranzkoa.
  • N-638. 17:00etatik 18:15era. (Hondarribiko aireportua).
  • N-634. 18:00etatik 19:30era. Aginaga-Usurbil zatia.
  • AP-8. 17:15etik 19:15era. irteera (Orio), Bilborako noranzkoa.

BALIABIDEAK

Ertzaintza arduratuko da proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz, Euskadiko udaltzaingoekin elkarlan estuan. Guztira, parte hartuko dute 200 ertzainek eta 71 udaltzainek.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Trafikoko lurralde-unitateek 54 ertzain jarriko dituzte, horietatik 36 etapa bakoitzean estaldura emateko eta lagun egiteko motor-gidariak izango dira. Gernikako eta Ondarroako ertzain-etxeek 22 agente jarriko dituzte; Laudiokoak, Gasteizkoak eta Miñoiek 34 ertzain; eta Gipuzkoan Eibarko, Errenteriako, Irungo, Hernaniko eta Urola Kostako ertzain-etxeek 64 agente izango dituzte dispositiboan. Beste unitate espezifiko batzuek, hala nola, Brigada Mugikorrak, Zaintza eta Erreskateko Unitateak edo Aginte eta Kontrol Zentroak 26 ertzainekin esku hartuko dute.

GOMENDIOAK

Eusko Jaurlaritzak herritarrei dei egiten die garraio publikoa erabil dezaten, eta, gidatu behar izanez gero, ordezko ibilbideak erabil ditzaten, denboraz ibil daitezen eta agenteen jarraibideei jaramon egin diezaieten.

Era berean, errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen du 011 telefono-zenbakian, www.trafikoa.eus webgunean, @TrafikoaEJGV Twiterreko kontuan edo TrafikoaEJGV APPan.

Informazio gehigarria