BAIC-ek ekitaldi bat antolatu du, non bertatik bertara aurkeztuko baitira adimen artifiziala aplikatu duten industri arloko bost kasu erreal

PRUEBA

Basque Artificial Intelligence Center-ek (BAIC), hots, Adimen Artifizialaren Euskal Zentroak -zeina 2001ean sortu baitzen teknologia berri horren erabilera azkartzeko industrian- ekitaldi bat antolatu du maiatzaren 18an adimen artifiziala darabilten industri arloko bost kasu erreal aurkezteko.

Ekitaldia I. Dataton Euskadi izeneko ekimenaren barruan egingo da, eta  Dataton Euskadi, berriz, Espainiako IndesIA elkartearen laguntzarekin antolatzen da. Espainiako zortzi enpresa handik osatzen dute industriarako adimen artifizialaren elkarte hori: Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica, Microsoft, Airbus eta Ferrovial. Euskadiko I. Dataton ekitaldiak aukera emango du Euskadiko enpresa garrantzitsuen adimen artifizialaren munduan murgiltzeko. Enpresa horiek, adimen artifizialeko konponbideetan adituak diren hornitzaile teknologikoekin batera, arazo errealentzako konponbideak garatuko dituzte, datuen zientzia eta domeinuaren ezagutza aditua uztartzen dituzten ereduak eta algoritmoak garatuta.

Maiatzaren 18an, amaiera-ekitaldian, hizpide hartuko dira ETEek eta tokiko enpresek eskainitako industri arloko bost erronka erreal horiek. Hornitzaile teknologikoek hiru egunetan ebatziko dituzte erronkak –erronka bana– adimen artifizialaren bidez.   Diziplina anitzeko taldeek oso modu dinamikoan azalduko dute garatu duten konponbidea eta nolako inpaktua izan dezakeen euren negozioan.

Zehazki, erronkak dira: produkzio-lerroaren kontsumo energetikoaren predikzioa, hortz-egituren segmentazioa 3D irudietan, material medikoen eskaeraren predikzioa, motor industrialetako anomalien detekzioa eta ingeniaritzako proiektu bateko zereginen optimizazioa.

Ekitaldia, beraz, aukera bat da adimen artifizialarekin hasi gabe dauden edo hasiak egon arren aurrera egin nahi duten euskal ekosistemako ETE eta enpresa handientzat, aplikazio errealei buruz ikasiko dutelako eta ezagutzak egingo dituztelako prozesu honetan lagunduko dieten eragileekin.